Ir al contenido
Fondos europeos.
  • Hasiera
  • > Migrazioa eta barne-arazoak

Migrazio-politika eta barne-segurtasuna

Europar Batasunaren politika bateratua asilo, migrazio eta mugen kudeaketari buruzko gaietan

Europar Batasunaren helburuen artean, besteak beste, barne mugarik gabeko askatasuna, segurtasuna eta justizia eskaintzea dago, eta, aldi berean, kanpoko mugetan neurri egokiak hartzea asiloa eta immigrazioa arautzeko eta delinkuentziari aurrea hartu eta haren aurka borrokatzeko. Hala, mugen kontrola, barne-segurtasuna eta migrazio-erronkak lehentasun politikoa dira EBrentzat eta estatu kideentzat.

Politika horiek hiru alderditan garatzen dira:

  1. Asilo-politika: estatu kideren batean nazioarteko babesa behar duten hirugarren herrialdeetako herritarrei estatutu egoki bat eskaintzeko eta ez itzultzeko printzipioa errespetatuko dela bermatzeko. Hori dela eta, Batasuna Asilorako Europako Sistema Erkidea sortzen ahalegintzen ari da.
  2. Immigrazio-politika: Europako immigrazio-politika globala, etorkizun-sena duena eta elkartasunean oinarritzen dena. Immigrazio-politikaren xedea da ikuspegi orekatua ezartzea legezko immigrazioari nahiz immigrazio irregularrari heltzeko.
  3. Kanpo-mugen kudeaketa: azken urteotan, Batasunean migrazio-fluxu mistoak gehitzearekin, COVID-19aren pandemiarekin eta segurtasun-arloko errealitate berriekin zerikusia duten erronkek, besteak beste, agerian utzi dituzte Batasunaren kanpo-mugak babestearekin zerikusia duten politiketan dauden gabeziak, eta batzuetan agerian geratzen dira barneko mugetan ere.

Barne-mugarik gabe askatasuna, segurtasuna eta justizia eskaintzea da Europar Batasunaren helburuetako bat. Halaber, kanpoko mugetan neurri egokiak hartzea asiloa eta immigrazioa arautzeko, eta delinkuentziari aurrea hartzeko eta haren aurka borrokatzeko. Mugen kontrola, barne-segurtasuna eta migrazio-erronkak lehentasun politikoa dira EBrentzat eta bere estatu kideentzat.

Migrazio- eta barne-segurtasuneko politikak eta Europako funtsak

Migrazioa, mugetako kontrola eta barne-segurtasuna dira Europar Batasunaren lehentasun nagusietako batzuk 2021-2027 finantza-esparrurako. Gaur egungo eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko, hiru finantzaketa-tresna berri sortu dira aldi honetarako:

  1. Asilo, Migrazio eta Integrazio Funtsa (FAMI)

    migrazio-fluxuak eraginkortasunez kudeatzen laguntzeko, asilo-politika erkidea eta immigrazio-politika erkidea aplikatu, indartu eta garatzearekin batera.
  2. Barne Segurtasuneko Funtsa (ISF)

    Batasunean segurtasun-maila handia bermatzen laguntzeko, bereziki terrorismoaren eta erradikalizazioaren, delinkuentzia larri eta antolatuaren eta ziberdelinkuentziaren aurkako prebentzio eta borrokaren bidez.
  3. Mugak eta Bisatuak Kudeatzeko Tresna (IGFV)

    kanpoko mugen Europako kudeaketa bateratua garatzen eta aplikatzen laguntzeko, sendoa eta eraginkorra, Batasunaren barruko segurtasun-maila indartuko duena, eta Batasunaren barruan pertsonen joan-etorri askea babesteko.