Nola egituratzen da plana?
Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Plana zeharkako lau ardatzetan egindako erreformetan eta inbertsioetan oinarritzen da –trantsizio ekologikoa, transformazio digitala, lurralde- eta gizarte-kohesioa, eta genero-berdintasuna–. Hamar palanka-politikatan egituratzen da:hiri-agendatik hasi eta despopulazioaren aurkako borrokara eta nekazaritzaren garapenera, zerga-sistemaren modernizaziora, pentsioen iraunkortasunera, azpiegituren sustapenera, hezkuntzara, zientziara edo enpresen modernizaziora, besteak beste. Politika horiek 31 osagai edo ekintza-ildotan bereizten dira, eta modu koherentean artikulatzen dira gure ehun ekonomiko eta soziala eraldatzeko gaitasun handiena duten erreforma eta inbertsioetan.
Ikusi gehiago