Ir al contenido
Fondos europeos.

Barne Segurtasuneko Funtsa

Barne Segurtasuneko Funtsaren (ISF) helburua da Europar Batasunean segurtasun-maila handia bermatzen laguntzea, bereziki, terrorismoaren eta erradikalizazioaren, delinkuentzia larri eta antolatuaren eta ziberdelinkuentziaren aurkako prebentzioarekin eta borrokarekin.

Hala, ISFak delituen biktimei laguntza eta babesa emateko neurrietara bideratzen du finantza-laguntza, bai eta segurtasunarekin lotutako gorabehera, arrisku eta krisiei dagokienez prestatzeko, babesteko eta eraginkortasunez kudeatzeko neurrietara ere.

Helburuak

2021-2027 aldirako, hiru helburu espezifiko ezartzen ditu Europako Erkidegoko araudiak FSIrentzat (HE).

  1. Informazio-trukea: agintari eskudunen eta Europako eta nazioarteko erakundeen arteko informazio-trukea erraztu eta hobetzea, erakunde horien barruan eta, hala badagokio, hirugarren herrialdeekin eta nazioarteko erakundeekin
  2. Mugaz haraindiko lankidetza: agintari eskudunen arteko lankidetza eta baterako eragiketak hobetzea eta areagotzea, terrorismoarekin eta delinkuentzia larri eta antolatuarekin zerikusia duten gaietan, mugaz haraindiko dimentsioa hartuta.
  3. Delinkuentziaren, terrorismoaren eta erradikalizazioaren aurkako prebentzioa eta borroka: segurtasunarekin lotutako gaitasunak, gertaeren, arriskuen eta krisien kudeaketa sendotzen laguntzea, bai eta lankidetza handiagoa lortzen ere agintari publikoen, kasuan kasuko EBko organo eta erakundeen, gizarte zibilaren eta sektore pribatuko bazkideen artean.

ISFak Batasunaren aurrekontuaren kargura ematen duen finantza-laguntza Europako Batzordeak eta estatu kideek elkarrekin kudeatzen dute, estatu kideen programen bidez, bai eta EBrentzat balio erantsi handia duten edo premiazko beharrei erantzuten dieten lehentasunei erantzuteko mekanismo tematiko baten bidez ere –premia horien zuzkidura kudeaketa partekatuko araubidean kudeatu ahal izango da, zuzenean edo–.

Web orrira sartzea

2021-2027ko aldia

Espainian, FSIren laguntza 2021-2027ko aldirako programa nazional bakar baten bidez egituratzen da. Programa horrek 80,89 M€ EBko laguntza du guztira, eta definitutako hiru helburu espezifikoen artean banatzen da.